top of page

Argazkiak

Honako dokumentu honetan argazkiak erabiliz ahozko ekintza bat egiteko proposatzen dizuegun jarduera aurkituko duzue. Bertan, orri bakoitzean hiru argazki aurkituko dituzue: paisaia, pertsonaia eta objetu bat. Helburua zerikusirik ez duten irudi horiek istorio baten bidez lotzea izango litzateke. Horrela, ikasleei emango zaizkie irudiak, eta taldeka zein banaka istorio bat asmatu beharko dute, ahoz kontatzeko. Jarduera hau interesgarriago egiteko, irudiak moztu eta hiru multzo egin daitezke (paisaia, pertsonaia eta objektua), eta kartak balira bezala bakotzari multzo bakoitzeko bat emango zaio, horrela istorio ezberdinak sortzeko.

Argazkiekin lan egiteko tresna bikaina da Fotobabble! Gure argazkiak kargatu eta gainean ahotsa grabatzeko aukera ematen digu. Horrela irakaslearentzako ere errazagoa izango da ebaluatzea, behin eta berriro entzuteko aukera izango duelako. Ikasleentzako ere era dbertigarriagoa izango da, eta aukera emango die froga bat baino gehiago egiteko, behin betiko grabaketa aukeratu baino lehen. Tresna honen bitartez, argazkien deskribapenak, oroitzapenen kontaketak eta bururatzen zaizuen guztia egin dezakezue.

bottom of page