top of page

EAE

Euskal curriculumari erreparatzen badiogu,hizkuntzaren atalak garrantzi handia hartzen duela ikusiko dugu. 

Euskal curriculumak euskarari ematen dio  lehentasuna, bi hizkuntza ofizialen artean desorekatuen dagoena delako. Oinarrizko Hezkuntzaren ardura izango da euskara eta gaztelania lantzea, eta ikasleek bi hizkuntza horietan eskuratu behar dituzte ahoz zein idatziz adierazteko gaitasunak. Horretaz gain, hizkuntzak irakasteko erabilera jartzen da oinarrian, eta hori dela eta, hizkuntza eta edukiak integratzearen ideia zentzuzkoena dela aipatzen da. Hizkuntza gaitasuna garatzea hizkuntza-gaiak ematen ez dituzten irakasleen ardura ere badela adierazten da. Irakasle bakoitzak dagokion arloko esamoldeak irakatsi behar ditu, eta bakoitzeko egoerak ebazteko erabili behar ditu. 

Hizkuntza eta Literatura Komunikaziorako konpetentziako helburuen artean, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertu eta interpretatzearen beharra azaltzen da. 

​

Ahozko komunikazioarekin lotutako hizkuntza-trebetasunak ahaztuak izan ditu erabat gure eskola-sistemak. Eta, hala eta guztiz ere, behar-beharrezkoa da hizkuntza-trebetasunon garran­tzia behar bestetan azpimarratzea, horiek emango baitiete aukera ikasleei beren komunikaziorako konpetentzia guztiz garatzeko, ikasgelan ikaskideen arteko komunikazioa errazteko eta esaten dituztenen esanahia behar bezala negoziatzeko. (…) Horrekin batera, baina, Euskal Autonomia Erkide­goko egoera soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, eta gure hizkuntzaren erabilera soziala eta normalizazio-prozesua sustatuko baditugu, begi-bistakoa da eskolan nahitaez bultzatu behar dugula gure ikasleek elkarrekin euskaraz hitz egin dezaten. (Eusko Jaurlaritza, 2016, 154.or.)

​

​

​

​

​

​

​

​

​

Ahozkotasunaren alorrean, euskararen erabilera sustatzeko zenbait eskola-ekimen ezagutzen ditugu, horietako bat Ulibarri programa. 

Heziberri 2020 testua kontsultatu nahi baduzu jo hona:

bottom of page