top of page

EBALUAZIOA

Edozein ebaluaketa egitera goazenean hiru puntu eduki behar ditugu buruan: zertarako ebaluatu, zer ebaluatu eta nola ebaluatu.

​

Hizkuntzaren ebaluazioa egiten dugunean, esan dezakegu umeen estrategia linguistiko eta komunikatiboak ezagutzeko ebaluatzen dugula, gerora horietan sakontzeko izango dugun jarrera zehazte aldera.  Horrela, ikasleen beharrei erantzuteko moduko jarduerak prestatuko ditugu.  Hala ere, ezin dugu ikaslearen ikuspuntua alde batera utzi, berak ere ebaluazioaren berri izan behar du. Ebaluazio eraginkorrak ikasleari eskaini behar dio bere ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa, feed-back-a egon behar da.

Zer ebaluatu behar den zehazteko, hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuei erreparatuko diegu, alderdi linguistikoari ( lexikoa, sintaxia, entonazioa...) eta  alderdi diskurtsiboei (hiztegi egokia, ulergarritasuna, tonu egokia, abiadura, gorputz keinuak...).

Ebaluazioa nola egin behar den zehazteko norberak egiten dituen jardueren araberako ebaluazioa egingo du, baina kontuan hartu beharko du ikasleei zer eta zertarako egingo duten azaldu beharko diela lehenengo, eta lehen esan dugun bezala, ikasleak ere ebaluazioaren berri izango duela.

Edozein jarduera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoa da ebaluazio irizpideak zehaztuta edukitzea. Hona hemen podcast edo irratsaio baten ebaluazioa egiteko errubrika, zuen gustura moldatu dezakezuena! 

​

Deskargatzeko
bottom of page