
Etxean egiteko jarduerak
-
Marrazkiak eta argazkiak
Umeekin argazki eta marrazkiak komentatzea modu ona izan daiteke ahozkotasuna garatu eta hiztegia hobetzeko.
-
Ipuinak
Umeen adinari dagozkion ipuinak aukeratu behar dira. Hauekin egin daitezkeen jarduerak anitzak dira: guk eurei kontatu, eurek guri, galderak egin ipuina aurrera doan bitartean, amaiera berriak sortu…etab.
-
Abestiak
Abestiak entzun eta kantatzeak haurraren ahozko hizkuntza garatzen lagun dezake. Gainera, umeak normalean abestien oso zaleak izaten dira, beraz, aukera paregabea izan daiteke, aldi berean dibertitu eta ikasteko.
-
Txotxongiloak
Antzerki izaerako jarduerak oso aukera ona dira komunikazio gaitasuna bultzatzeko. Txotxongiloak ume txikientzako oso erakargarriak izan ohi dira, eta sormena garatzeaz gain, eurekin jolasteko aukera ematen digute.
-
Aho korapiloak
Baliabide hau ere oso interesgarria da hizkuntza lantzeko. Jarduera asko egin daitezke, hala nola, nork lehenago esan edo lehenengoan ea ondo esaten den.
Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!
Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.
Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!
Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!
AHO KORAPILOAK
Tente- tente dabil, alkandora zuri-zuriarekin, jaka beltzarekin eta dotore ibiltzen dira uretan ere. (PINGUINOA)
Zabaldu eta itxi, bi lehio txiki; azpian sudurra, gainean bekoki. (BEGIAK)
Gona luzea du, mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. (KANPAIA)
Zer da zoparekin batera ateratzen dena eta jaten ez dena? (KOILARA)
Kurrinka eta kurrin baserri aldean nabil. Tripa handia eta buztana biribil. Lokatz gainean beti, pozik eta zikin. (TXERRIA)