top of page

AUSTRALIA

Australian 60.hamarkadan sortu zen filosofía bat aipatuko dugu jarraian: Whole language. Bertan sortu bazen ere, Estatu Batuetara eta Kanadara ere zabaldu da. Whole Language hizkuntza eta haren ikaskuntzaren inguruko filosofia da, ez da material eta arau zehatzak jarraitzen dituen metodologia bat. Honen arabera, ikasleek askoz hobeto ikasten dute euren ikaskuntzan aktiboki parte hartzen badute, beraz, hizkuntzaren kasuan, gehiago ikasten da hura modu esanguratsuan eta helburu batzuk betetzeko erabiliz.

Whole language filosofian ikaskuntza elkarrekintza sozialean oinarritzen da. Horregatik, ikasleek egunero irakurri, idatzi, pentsatu eta hitz egiten dute, hizkuntzaren alderdiak modu berean garatzeko. Filosofia honetan irakurmen eta idazmenari garrantzia ematen zaio, baina baita ikasleen artean eztabaidatu eta erabakitzeari ere, horrela hizkuntzak lantzeko.

Filosofia honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hemen daukazue artikulu interesgarri bat:

bottom of page