
BELGIKA
Belgika lau eskualdetan banatuta dago: Erkidego Flamenkoa, Frantsesa, Alemana eta Flamenko-Frantsesa. Eskualde bakoitzean hizkuntza ezberdinak erabiltzen dira, eta hezkuntzan ere, balio ezberdina ematen zaio horietako bakoitzari.
Erkidego Frantsesean CLIL-enseignement en inversion sistema erabiltzen dute. Honek hizkuntza baten ikaskuntza bultzatzen du, irakasgai batzuk hizkuntza horretan emanez. Ingelesa atzerriko hizkuntza da, alemana, neerlandesa eta frantsesa ofizialak dira. Neerlandesaren kasuan murgiltze linguistikoa hizkuntza hori beharrezkoa den lekuetan bakarrik dago baimenduta. HHko hirugarren mailatik aurrera ordutegiaren erdia atzerriko hizkuntzan ematen da, eta ikasturteek aurrera egin ahala kopurua gutxitu egiten da Bigarren Hezkuntzan ordutegiaren laurdena izateraino. Honekin bigarren hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarraren garrantzia ikusten da. Bigarren hezkuntzan ematen diren ikasgaiak zentro bakoitzak aukeratzen ditu, erlijioa eta etika izan ezik. Atzerriko hizkuntza horretan murgiltzeaz arduratuko diren irakasleek hizkuntza horren irakaskuntzari dagokion formakuntza izan beharko dute.
Hizkuntzari dagokion praktika onetako bat, murgiltze programaren barruan, Liège probintzian LHn eta HHn egindako “Harten Kinderen” ekintza da. Bertan, CLIL programako umeekin ikuskizun musikala egiten dute, neerlandes hizkuntzan. Honekin hizkuntza horretan hitz egitera ausartzea lortzen da, ikasgelatik kanpo, egitura gramatikalak era natural eta funtzionalean ikasiz. Hizkuntzaren erritmoa, intonazioa eta musikalitateaz ohartzen dira umeak, publikoaren aurrean hitz eginez, eta beste ikasleekin harremanetan egonez.
Alemaniar Erkidegoan 2004ko irailetik, HHn zentro guztiek zenbait joko eta jarduera planifikatu behar dituzte frantsesez, herrialde horretako bigarren hizkuntzan. Horri dagokion irakaskuntzari eskainitako denbora minimoa astean berrogeita hamar minutukoa da, eta berrehun minutukoa maximoa, hau da, 10-40 minutu eguneko.