top of page

ipuinak

Ipuinak lantzen ditugunean, irakurmena eta ulermena garatzeko bakarrik balio dutela uste izaten dugu askotan, baina atal honetan ahozkotasunari laguntzeko izan ditzaketen aukerak aurkeztu nahi dizkizuegu. 

Deskargatu ipuinak hemen:

Katu Beltzaren ipuina

Anbotoko Mari

Hemen daukazue Anbotoko Mariren kontakizuna!

PROPOSAMENA

  • Txikienentzako: irakasleak ipuina kontatuko du, irudiak erakutsiz. Bitartean galderak botako ditu, ikasleek ere ipuinean era aktiboan jokatu ahal izateko. Amaiera bat asmatzeko ere eskatu ahal zaie ikasleei, gainerakoei kontatzeko.

  • Ikasleak ipuin kontalariak izan daitezke. Horretarako, istorioa irakurri eta ondo kontatzen ikasi beharko dute, keinuak eta gorputz jarrerak zainduz. Bideoak eta audioak ere graba daitezke, dibertigarriago izateko.

  • Istorioak antzeztu. Ipuina irakurri ostean gidoia egin eta antzerkia prestatu daiteke.

Atal honetako ipuinak ahotsak.eus orriko materialetan oinarritu dira. Bertako materiala ikusi nahiez gero:

bottom of page