
JOKOAK
Jokoen bidez ahozkotasuna lantzeko aukera dago, era dibertigarri batean jarduera anitzak burutuz. Honako atal honetan bi material luzatzen dizkizuegu, "Hitz debekatua" eta "Rol jokoa". Joko hauek Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetarako daude prestatuta, baina ideia interesgarria iruditzen bazaizue, zuek ere moldatu ditzakezue materialak nahierara.
HITZ DEBEKATUA
Jolas hau nahiko ezaguna da, mahai joko askotan jolastu baitugu honetan. Dokumentu honetan txartxeltxoak aurkituko dituzu: bakoitzean hitz bat agertuko da izenburuan, eta hori deskribatu beharko dute ikasleek behean ageri diren hiru hitzak aipatu gabe.
Proposamena: taldeak eginez, gehien asmatu dituen taldea izango da irabazlea.
rol jokoa
Ahozkotasuna lantzeko oso baliabide onak izaten dira antzezteko aukera ematen diguten jokoak. Jarraian aurkituko duzun materialean, egoera ezberdinez osatutako txartelak daude, eta bertan agertzen dena antzeztu beharko dute ikasleek: elkarrizketak, eztabaidak...etab.
Proposamena: txartelean jartzen duen bezala taldekatu ikasleak, eta txandaka gainerako ikasleen aurrean inprobisatu dezakete, edo prestatu ostean aurkeztu.