top of page

MEXIKO

Ikus dezagun Mexikoren kasua. Nahiz eta gaztelania izan herrialde honetan gehien hitz egiten den hizkuntza, Mexikon 68 hizkuntza indigena daude. Nahiz eta zifra altua ematen duen, kontuan hartu behar dugu 130 hizkuntza indigena desagertu egin direla azken urteotan. Hori dela eta, gobernuak arreta handia eskaini dio bertako hizkuntzen babesari, eta 2002an Eskubide Linguistikoen legea argitaratu zen, Mexikoko hizkuntza indigenak babestu eta bilinguismoan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko.

Náhuatla da hiztun gehien dituen hizkuntza indigena, baina hau beste hizkuntza batzuez osatua dagoela esan dezakegu, beraz, ez da hizkuntza uniforme bakarra.

Mexikoko hizkuntza indigenen erabilera bultzatzeko ekintzen artean ikerketa batean oinarritutako esku-hartze bat aipatuko dugu. Metodologia parte hartzailea da, tailer interaktiboetan oinarritua. Komunitate mailako esku hartze zuzenak moldatuta daude, kulturalki sentikorra den ikuspuntutik, indigenen ahozko genero (asmakizunak adibidez) eta baliabide bisualak berreginez, animaziozko DVDak egiteko. Proiektuak indigenen kultura eta historia batzen ditu, joku moduan asmakizunak eta mitoak azalduz, galtzeko arriskuan dauden hizkuntzetan. Animaziozko bideoak “Tlakwaatsiin” izeneko pertsonaia batekin azaltzen dira, Amerika erdialdeko pertsonaia mitologikoa. Animazio bideoak teknologia bidez erabiltzeak estatusa ematen die lekuko istorio eta hizkuntzei, tradizioaren eta teknologia berrien arteko lotura eginez.

Tailerren lehen etapan, bideoak aurkezten zaizkie adin ezberdineko hiztunei, herritarrentzako egun bereziez baliatuz (herriko santuaren eguneko jaia adibidez). Bigarren fasean, jendea aktiboki parte hartzera gonbidatzen da, bestelako material gehigarria erabiliz, audio bidezko liburua adibidez. Horrela, hiztunek asmakizun berriak sortu eta asmatu ditzakete, ipuin edo istorioen inguruko iruzkinak egin hizkuntza indigenan. Material banaketa modu informalean eta ludikoan egiten da, eta honek umeen eta gainerako parte-hartzaileen interesa pizten du, ondare linguistiko eta kulturalak indartuz.

Kontuan izan behar dugu, Mexikon oro har, irakurtzen dakien herritarren kopurua urria da eta beraz, hizkuntzak berpizteko biderik onena ez da idatziz gordetzea, baizik eta haren ahozko erabilera bultzatzea.

bottom of page