
TXEKIAR ERREPUBLIKA
Txekiar Errepublikan ikaskuntza elebidunean oinarritutako metodologia bat aipatuko da jarraian: hizkuntzen ikaskuntza goiztiarreko metodologia (Methodology for very early language learning-VELL).
Proiektu hau 2008. urtean hasi zen, Pragan. 2-3 urteko umeekin ingelesa edo frantsesa lantzen hasi ziren, eta hizkuntzen ikasketa hain goiztiarra izanik, ahozkotasunean oinarritutako jarduerak erabiltzen dira gehienbat. Irakasleentzako ez ezik, gurasoentzako materiala ere eskaintzen da, etxean ere hizkuntza lantzeko jarduerak proposatuz. Proiektu honetarako honako materiala sortu zen:
-
Irakaslearentzako liburua. Ingelesa eta frantsesa irakasteko oinarri teorikoak eskaintzen dira, klaseak modu dibertigarrian antolatzeko gomendioak emanez.
-
Gurasoentzako gida. Umearekin hizkuntza era errazean lantzeko jokoak, abestiak eta esaldi errazak eskaintzen zaizkie gurasoei, eurek hizkuntza horren ezagutza handirik izan gabe ere egin daitezkeenak.
-
Lan koadernoa. Hiztegi txikia, marrazteko irudiak eta abestien letrak ageri dira bertan.
-
DVDak. Umeek hizkuntza bat ikasteko modu entretenigarriena eskaintzen da material honekin, marrazki bizidunak. Igel txiki baten istorioak lantzen dira, ikasleek hizkuntza modu naturalean barneratu dezaten.
Txekiar Errepublikan hasitako proiektua Europako beste herrialde batzuetara ere zabaldu da, hala nola, Eslovakia, Alemania eta Italiara.